Juan Luis Mugertza Unanue

Euskarak merezi duen botoa

Euskararen egoerari buruz ari garelarik, letra larria baino ez dugu irakurtzen, ene ustez. Ez dakit, bada, protekzionismo gisa ez ote den izango hizkuntzaren egoera ezkutatzeko, edota gure burua zuritzeko, baina letra txikiari beldurra diogu. Izan ere, ez euskarak (Mendiak aukeran ingelera du nahiago), ez desfasatutako autodeterminazio eskubideak (Urkulluk argi eta garbi esan du), ez du gurean gero eta handiagoa den erdal gizartea erakartzen, eta hori oso ondo dakite, okerrik egon ezean, hauteskundeak irabazteko erdal gizarte batean bizi izatera kondenatuko gaituzten alderdiek. Autogobernuak, euskarak herri kontzientziak dakarte, eta hori komeni ez orain arte bezala jarraitzeko, ezer gutxi aldatzeko. 

Bilatu