Iratxe Garcia | Barriro Euskara Taldea

Euskaraldia, Bizkaiko Errentak 60 egun euskaraz!

Euskaraldia ekimena han eta hemen martxan jartzen ari dela irakurtzen dugu gero eta gehiago. Bizkaian errenta euskaraz aurkezten dutenak %2 besterik ez direlako, errenta aitorpenak euskaraldia ekimenean parte hartu nahi du, eta horretarako parte hartu nahi duten zergadun euskaldunak behar ditu. Euskaraldi honetan 11 egun euskaraz beharrean Errentak 60 egunetan hartuko du parte!!! 60 egun dituzu errentarekin euskaraz komunikatzeko aukera.

•Aldundiarekin hitzarmena duten finantza-entitate baten bidez egiten baduzu errentak zurekin euskaraz hitz egingo du.
•Aldundiak egiten badizu, hizkuntza aldaketa egiteko gutunean adierazitako telefonora deitu eta errentak euskaraz entzungo zaitu.
•Aholkularitzaren bidez, finantza-entitate baten bidez edo zuk zeuk zuzenean laguntza programarekin egiten baduzu, euskara hizkuntza aukeratu eta errentak euskaraz idatziko dizu.

Euskalduna bazara eta euskaraz bizi nahi baduzu, izan zaitez zergadun euskaldun! Euskaraz bizi nahi badugu euskaldundu gabeko esparruak ere gureganatu beharko ditugu. Lagunduko duzu %2ko zenbateko honi buelta ematen eta errenta euskaraz aurkezten? Eman izena Euskaraldian!

Bilatu