Juan Mari Sz. de Zerain Beitia I Gasteiz

Euskararen egoera larria da… Euskal Herri osoan


2013ko abenduaren 23ko GARAn, Rober Gutierrezen artikulua irakurri ondoren, gauza batzuk gehitu nahiko nizkioke. Hasteko, gure euskarraren aguneroko egoera larria da Euskal Herri osoan. Beraz, Gasteiz mailan baino askoz egokiagoa izango zen Bilbo mailan aztertzea egoera larri hori; azken finean, Bilbo da arlo guztietan ia-ia erreferente 'vasco' bakarra: EITB, kultura, política, ekonomia, kirola, etab. Orduan, zergatik, eta zertarako, aztertu Gasteizko kasua?

Hau gutxi balitz bezala, beste datu interesgarri bat hartu behar dugu kontuan. Gasteizko biztanle asko eta asko kanpotarrak dira edo kanpotarren seme-alabak dira. Eta hau, oker ez banago, ez da Bilbon gertatzen. Bilboko biztanle gehienak bizkaitarrak dira. Hori ez da Barakaldon, adibidez, gertatzen. Eta Gasterizen ere, hori ez da gertatzen. Gasteiztar gehienak Burgos, Palencia, Salamanca,  Galizia, Extremadura, Andaluziakoak… dira. Eta, hau egia izanda, Gasteizko egoera linguistikoa Bilbo hirikoaren antzekoa da, oker ez banago, eta horretaz harro gaude euskaldun guztiok.

Beste gauza bat da gure egoera diglosikoaz mintzatzea, edo munduan zehar zer gertatzen ari den hizkuntza txikiekin galdetzea.

Mila esker eta agur bero bat.

Bilatu