Joseba Otano Villanueva, Administrazioan Euskaraz Taldea

Ez eremu «euskalduna», bai «eremu frantsesa, ingelesa eta alemana»

Administrazioan Euskaraz Taldeak protesta egin zuen aurreko ostegunean Parlamentuko atean, Osoko Bilkura egiten ari ziren bitartean.

Salatu nahi izan genuen Nafarroako Gobernuak alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen dituela oposizio-lehiaketa eta lekualdatze lehiaketa guztietan, Nafarroa guztian, eta euskara eremu euskaldunean bakarrik.

UPNk berak eremu mistoan ere baloratzen zuen.

Etorkizuneko Euskararen Foru Dekretuan, egoerak bere horretan iraunen du «eremu ez-euskaldunean».

Bilatu