Saioa Benavides

Fardelarekin atera behar al dugu kalera?

Gure herri zein hiritan ez dago komun publiko nahikorik. Jendea kalean kexaka dabil baina gure udalek ez diote hain beharrezkoa den behar honi erantzunik ematen.

Galdera erraza da: nun egin behar ditugu “gure beharrak”? Kotxe tartetan ezkutatu behar al gara gaizkileak izango bagina bezala eta gainera isunduak izatera arriskatuz?

Udaltzain baten ahotik entzun behar izan nuen txiza egitea debekatuta dagoela baina kaka egitea ezetz. Nola interpretatu halako erantzun bat?

Zenbait aldiz idatzi dut Donostia zein Errenteriako udaletara baina jaramonik ez. Groseko auzoan ez dago komun publiko bakar bat ere ez eta Errenterian parke zein bidegorritan falta direnez jendea kale gorrian ari da “behar” hauek egiten.

Azken “errealitatea” dela eta agerian geratu da ostalaritza dela behar honi erantzuna ematen diona. Horrek ez luke hala izan behar eta gure politikariei arren eskatzen diet, herri garbi eta erosoak bermatzearen alde, arazo honi irtenbidea emateko.

Bilatu