Maite Goiri Uriarte

Fruizko Udaletxearen «dekretazoa»

Bizkaiko Fruiz herriko auzokide moduan, Udalaren partetik jasotzen ari garen tratua salatu nahi dugu, gure jabegoan dagoen bide baten erabilerarekin lotuta. Sortu den auziaren inguruan, Fruizko Udalak pasadan urtean dekreto baten bidez (Decreto de Alcaldía 61/2011) auzoan daukagun Sallebanteko ermitara joateko gurea den bidea, bide-zorra bihurtu zuen, nahiz eta betikoa den beste bide bat egon bertara joateko. Egoera Bilboko epaitegian salatu genuen eta bertatik jaso dugun sententziak (117/2013 zenbakiko sententzia) baieztatzen du Udala bere eginbeharretatik urrunegi joan dela, ez dagokiolako horrelako erabakirik hartzerik, eta egoeraren ezaugarriak kontutan hartuta, inondik inora ez dela bere konpetentzia bide-zorraren eraketa jabego pribatu batean jartzerik. Guzti honen aurrean, eta bereziki hemendik salatu nahi duguna, Fruizko Udaletxeak adierazi digu ez duela auzotarrei publiko egingo sententzia eta gainera ez duela betetzeko asmorik, nahiz eta argi geratu bertan bide-zatia jabego pribatu baten barruan dagoela. Noiz arte sentitu behar dugu ezintasun hau maila desberdinetako erakundetatik? Noiz arte jaso behar dugu herritarrok agintzen duten partetik horrelako jokabide ilegalak eta amoralak?

Bilatu