Xanti Begiristain Madotz

Gaiztoak eta gainera ergelak

PPkoak eta beren aparatu osoa ez dira gauza betetzeko beren legeak, lege horiek oso txarrak izanda ere. Oraingo honetan tematuta dabiltza EPPK-koei ez uzteko adierazten beren iritzi eta ideiak, oso zilegi direnak, bide batez esanda, estatu ustez demokratiko batean. Baina, ez, behin eta berriz agertzen zaizkigu beren debeku, atxiloketa eta eragozpenekin.


Nonbait ez dira konturatzen zital, zentsuratzaile eta antidemokratiko moduan gelditzeaz gain, gainera geratzen direla ergel, inozo, memelo eta txepel gisa; izan ere, Eloy Velasco epaileak manifestazioa debekatuz lortu duen bakarra da, oztopo batzuk jartzeaz gain, larunbateko kale agerraldira EAJ alderdi politikoa ere bultzatu eta eramatea; beraz, jende gehiagok parte hartzea errebindikazio demokratiko horretan; ez dago gaizki! Tiroa ipurtondotik atera zaio PPri. Ea noiz ikasten duten demokratikoagoak izaten eta beren legeria betetzen. Apaltasun dosi handi batek ere ez lieke batere kalterik eginen. Tori, katilukada bat nahi ez baduzu, katilukada eta erdi!!!

Bilatu