Galdera
Galdera xume bat, jarrera zehatz bat, zergatik izan daiteke guretzat hain bitxia?
Atzo, nerea alabak eramaten duen kioskoko mostradorearen atzean nengoenean, adin bateko bikote bat hurbildu zitzaidan.
Gizonak esan zidan:
-¿Habla español?
Sartzen dan, haize fresko pixka bat bezala izan zan.
Harro, harro, begiei begira erantzun nion:
-Un poco.
Argentinarrak ziren. Gero, nola han euskaldun asko daudela etabar komentatu zuten.