Tomas Otamendi

Garraio publikoan etxera itzultzeko odisea

Zumaiako jaietara garraio publikoan joatea erabaki dugu, urtero egin izan dugun bezala.

Aurten ere, garraio publikoaren eskaintzak, Administraziotik erabiltzeko aholkatzen den eta finantzatzen den horrek, ez du bete erabiltzaileen eskaria.

Adin eta egoera sozial guztietako jendea pilatu da, kasu batzuetan borrokan eta indarra erabiliz autobus batera sartu ahal izateko, eta sartu ahal izan diren pertsonen bikoitza geltokian bertan utziz.

Urtero gauza bera gertatzen bada, Administrazioak eta Udalek zergatik ez dute esku hartzen eta garraioaz arduratzen den enpresarekin lan egiten dagoen eskariaren araberako zerbitzua emateko.

Zergatik ez da jartzen gaueko tren-zerbitzua ordutegi puntualean (02: 00etatik 07: 00etara) etxera itzuli nahi duen jendearentzat, beste jai batzuetan, Aste Nagusian eta Tolosako Inauterietan gertatzen den bezala?

Hirietan bidaiari-garraio enpresekin batera modu positiboan lan egiten du Administrazioak, gauez etxera itzultzen den erabiltzaileari segurtasuna bermatzeko. Horrela, leku ez-finkoetan, emakumeek, adingabeek, adineko pertsonek eskariaren araberako geldialdiak eska ditzakete.

Eta herri txikietan, zer?

Igande goizaldean bezala, garraioa hartzeko ezintasunaren aurrean, eta autobusak gutxienez bi orduz beteta pasatzen ikusi ondoren, gazte askoek Getariara edo Zarautzera oinez joatea erabaki dute, menditik (Askizutik) edo errepide nazional batetik (kostaldekoa) tarte askotan bazterbiderik gabe dagoen errepide batetik. Gauez, argirik gabe, mendia batetik eta itsasoaren indarra bestetik, eta kotxeak ziztu bizian errepidetik.

Ertzaintzaren dotazio bat zegoen geltokian, eta ez ziren gai izan ordena jartzeko ezta autobusean sartzeko ilara batzuk ezartzeko ere.

Nahiko ondo portatzen da jendea, jasotzen ari garen zerbitzu eskasa kontuan hartuta. Hori al da hauteskunde kanpainan zerbitzu publikoaren alde egiten duten eta politika sozialak defendatzen dituzten politikari guztiek beren herritarrentzat nahi duten segurtasuna?

Beste behin ere kontu bera! Eta datorren astean «repetiziyuak».

Bilatu