Juan Luis Mugertza Unanue

Gaztaren erdal zaporea

Lehengo astean, Goierrin (Mutiloa, Ezkio, Itsaso, Gabiria, Ormaiztegi, Segura, Zerainen...) izan ginen, eta, noiz edo noiz, irudikatzen dugun Euskal Herri euskaldun horretan bizi izateko okasioa izan genuen, aspaldian ez bezala. Gainera, sekulako mendi paraje ederrak (Txindoki, Aizkorri...) ikusi genituen, eta gure arbasoen bizimodua hobeto ulertzeko (XVI. mendeko Igartubeti museoa, Zeraingo Aizpeako meategiak, Alfontso X. «Jakintsuak» 1256. urtean defentsarako eraikitako Segura...), eta gaztaren nondik norakoen berri jakiteko, eta dastatzeko, Idiazabal gaztaren interpretazio zentroan ere izan ginen, eta oso zapore gozoa ekarri genuen etxera ETB1eko "Gazta" dokumentalaren zati handia probatu arte. Izan ere, tarteko postalen ederrak (artzainak, ardiak, larreak, Euzkitzeren eleen gozoak, Eneko Atxagaren aipuak...) kenduta, bereziki sukaldean aritutako izen handiko askok gaztaren inguruan esneari botatako gazteleraren gatzagia Ordiziako txapelketan saria irabazteko merezimendu handirik ez zuten egin.

Bilatu