Anne Garcia-Diego eta Asier Garcia

Gazteen pozoia

Urtero, 4200 gazte baino gehiago hiltzen dituen adikzio bat da. Gazteen errugabetasunari esker milioika euro mugitzen dituen negozioa. Drogei buruz hitz egiten ari gara. Zifra ikaragarri batzuk dira, egungo munduaren egoeraz pentsarazten digutenak. Egun, asko mugitzen dira gazteon artean inolako kontrolik gabe, oso onak direlako eta logikoa denez, ez dutelako ezer txarrik ekartzen, bakarrik zoriontasuna, alaitasuna... Zein sustantzia zoragarriak!

Denboraren poderioz, gero eta gazte gehiago hiltzen dira drogen kontsumoagatik, eta kezka sortzen duen zerbait da.Lotsagarria iruditzen zaigu gaur egungo gazteok gai honi buruz dugun heziketa eskasa eta ezagutza txikia Askotan kontsumitzen hasteko izaten dugun arrazoia ezjakintasuna da, eta behin hasten garenean, oso zaila da drogak kontsumitzeari uztea, aldatzen ari garela ikusten dugulako, jende desberdina ezagutzen dugulako... Azken finean, hobeak garela uste dugulako. Horrela jarraituz gero, 80ko hamarkadako Espainiako heroina izurritea baino okerragoa izango da datorkiguna. «Zaldiaren» garaia oso urte txarrak izan ziren, non jende asko hil zen eta beste yonki askok arazo handiekin bukatu zuten.

Azkar jokatu behar dugu, gero eta gazte gehiago sartzen baitira droga kontuetan, horrek ekar ditzakeen arazoak jakin gabe. Gurasoek ohiko elkarrizketak izan behar dituzte seme-alabekin, drogak txarrak direla eta arazoak baino ez dituztela ekartzen jakin dezaten. Gobernuek ere honetan esku hartzea izan behar dute, arauak onartuz eta legea aldatuz horrelako gertaerakekin bukatzeko.

Gure betebeharra drogak utzi behar dituen pertsonei laguntzea da, oso zaila baita behin drogak hartzen hasi zarenean uztea. Horretarako, dakartzan arriskuak eta ondorioak ezagutarazi behar dizkigute gazteoi.

Bilatu