Mitxel Elortza

Gezurrak hanka motz

Jokin Bildarratzek aurrematrikulazio kanpainan ikasle berriek anai-arreben eskolan plaza bermatuta izango zutela zin egin zuen. Hitz polit asko entzutera ohituta gaituzte politikariek, baina errealitatea oso bestelakoa izaten da gehienetan. Gezurrak hanka motz.

Nire arrebaren bi alaba nagusiek Toki Eder ikastolan ikasten dute eta seme txikia kanpoan geratu da beste 15 familia bezalaxe. Etxetik kilometro eta erdira duen Sansomendi eskola esleitu diote behin -behinean.

Euskal Eskola Publikoan gelak itxi eta eskolak batzeko proiektuak dauden bitartean itunpeko eskola batzuei finantzazioa ematen diete eraikin berriak eraiki eta euskara bermatzen ez duten eredu erdaldunak bultzatzeko. Segregazioa eta gizarte arrakala konpontzeko premiazko neurriak behar dira, eta ez inolako ekarpenik egiten ez duten galdetegiak. Sare publikoko plaza eta gelak bermatu behar dira, sare publikoak izan beharko lukeelako Hezkuntza Sailaren lehentasuna. Noiz arte sufritu beharko ditugu itunpekoa babesten eta betikotzen dituzten neurriak?

EAEko hauteskunde kanpaina betean gaude. Gogora ezazu: ez eman botoa sare publikoa suntsitzen duten alderdiei. Euskal Eskola Publikoan murrizketarik ez!

Bilatu