Goxo-goxo kartara
Igandean, ETBkoek (360º) Josu Erkoreka gonbidatu zuten, eta begi bistan gelditu zen aldez aurretik adostutako menua oso gogoko zuela, inolako arazorik gabe murtxikatuko zuela. Izan ere, egindako galdera guztiak arinak izan ziren, eztarrian trabatuta gelditzeko aukerarik ematen ez duten horietakoak. Gainera, ez zuen abagunerik galdu postrean alderdikide batzuek (Osasun-sailburua, Segurtasun-sailburua eta Lehendakaria) egindako lan eskerga goraipatzeko, eta txin-txin egiteko. Bai, horrelakoetan oso nabarmen gelditzen da guztion telebistak nolako gonbidatua, halako menua izaten duela. Baina, lasai, ohituta gaude nahieran ETB ikusten, eta zertarako aldatuko dugu menua?