Mikel Irastortza Aranburu

Guk euskaraz?

Arratsaldeon!!

"Egin" itxi zutenean kuadrilakoekin batera dirua bildu eta akzioa erosi genuen erabat konprometituta geundelako "Egin"-en mezuarekin eta euskal gizartean zeukan papera babesteko asmoz.

Gerora konpromiso hori mantentzen dut, Euskal Herriaren eraikuntzan ezinbesteko tresna zaretela sinesten dudalako.

Ala ere, utziko didazue Euskal Herriaren eraikuntzan eragiteko egiten duzuen hizkuntzaren hautua zalantzan jartzen. Desberdinak dira iritziak eta asko izan daitezke bideak, baina bide horretan badaude nire ustetan ezin pasatuzko zenbait marra gorri. Ez dauzkat denak gogoan, baina mina egiteko modukoak izan dira batzuk, bat adibide gisan, «El bertso sin Basarri»… eta gaurkoa ere berdintsu… Joseba Alvarezek txio batean aipatu bezala «Euskararen Aberri Eguna» gisan hartu daiteke atzokoa, eta niri behintzat min egiten dit aipamena, titularra erdarazkoa izateak «Euskal Herriko egunkaria GARA»-n.

Ez nuke bukatu nahi zuen lana eta konpromezuagatik eskerrak eman gabe, bene benetan! Baina konpromezu hori euskaraz irakurri, entzun eta ulertzeko beharra daukat nik, eta baita Euskal Herriak ere, ala ulertzen dut nik behintzat

Millaesker berriz!

Bilatu