Igor Agirregomezkorta

Gurea, gugandik, Euskal Herrira

Duela 35 urte sortu zen, beste leku askotan bezala Assa Ikastola Lapuebla Labarkan. «Zoro batzuen ametsa, etorkizun motzeko proiektua, ekonomikoki bidera ezina...». Guraso sortzaileen ilusioa zen, beraien seme-alabek euskaraz ikastea, euskara Arabako Errioxara ekartzea. Ilusioa eta nahia zen positiboa zen gauza bakarra, gainontzeko faktore gehienak kontra zeuden, baina batzutan zailtasunak eta oztopoek indarra eta nahia aregotzea ez dute ekartzen berarekin batera.

Eta bai, hala izan da, hiru hamarkada eta ehundaka ikaslek ikasketak bukatu eta gure eskualde, Errioxa, Araba, Nafarroa eta Euskal Herri osoan zehar zabaldu zehar zabalduta daude, umeak gizon eta emakume egin dira. Hain zuzen ere aurtengo abestia Kometa taldeko ikasle ohiak egin du, bideoa egiten ere beste ikasle ohia ibili da, gure ikastolatik gure ikastolara etorri dira beraiek ikasitakoarekin laguntzera.

Gaurko egunean Assa Ikastolara Arabako Errioxa, Errioxa eta Nafarroako 22 herri ezberdinetatik 350 ikasle inguru datoz azken urteetan matrikulazioak goraka egin duelarik. Gure ikastola da Batxilergoa D ereduan eskualdean dagoen aukera bakarra. Horregatik batzuetan horrelako jaiek begiak zabal arazten digute ikusteko gure lanaren emaitzak: irakasle, musikagile, abokatu, ardogile, nekazari, ikus-entzunezko teknikari, kazetari, botikari... euskaldunak ditugu.

‘Mugan bizi, bizi’ gaude, baina lan erdia besterik ez dugu egin, etorkizuenean gure eskualdeko kaleak euskal hiztunez bete behar ditugu, etorkizuneako ikasle, guraso, dendari, ardogile, alkate eta gainontzekoak euskara izan behar dute lehen hitza, eta noski Assa Ikastola gure eskualdeko gainontzeko ikastolekin batera, Bastida, Oion, Lantziego, Viana, eta nola ez helduen IKA Euskaltegiarekin batera ezinbestekoak dira lan honetan.

Aurreko guztiarengatik Euskal Herri osoaren beroa behar dugu ekainaren 15ean Lapueblan gure eskualdeko proiektu honi eta nola ez Arabako Errioxako euskaltzale guztiok babestuta eta indarberritu sentitzeko.

Ekainaren 15ean... zatozte mugara, etorri Labarkara.

Bilatu