Juan Luis Mugertza Unanue

Harritxintxarrik ez

Ez da erraza dena aurka izanda pausoa azkartzea, itxaropentsua izatea. Halarik ere, askotan ez gara jabetzen zapaltzaileari traba eginda zer nolako bizitasuna eman ohi diogun pausoari. Inoiz galdetu diozue zuen buruari zer nolako herriak izango liratekeen gureak bezalakoak harritxintxarrik gabe? Kataluniakoari erreparatzea besterik ez dago, CUPkoek erregearen inguruko afera zela eta, lortu dutena ikusteko. Jende askok orain badaki Espainiako erregea eta enparauak nolakoak diren, zer nolako trikimailuak erabiltzen dituzten politikan egiteko. Gurean ere, herriaren pausoa azkartzeko, zapaltzaileari traba egiteko, harritxintxarria («despacito, despacito…») kentzea ezinbestekoa dugu. Ezin gara orain arte bezala, takoietara, pauso motelera ohitu.

Bilatu