Hernaniko hego konoa
Iulen Lizaso Aldalur | Hernani
2018/12/07

Ziurrenik planetako lekurik isiliena Argentinako «Cono Sur» izango da. Isiltasuna hain dote baliotsua eta bilatua, hain beharrezko eta zigortua, egun mundu zibilizatuan bizi garenoi, bere konpania ukatzen digute baita amesteko ere.

Hernaniko «hego kono»-ak Goiko Elizatxo-kanposantuko eremuak, lekurik zaratatsuenetarikoa da, baina superabita duen Udalak oposizioak egindako proposamena baztertu baitu, non eskatzen zen zarata neurtzeko gailuak erostea.

Iparraldera besterik ez dugu joan behar zarataren aurka jarri dituzten hormak ikusteko, baita ia jenderik bizi ez den lekuetan ere. Gipuzkoak biztanle dentsitate oso handia du eta seguruenik europako trafiko dentsitate altuena. Bien bateratzeak ondorio batera narama, zaratarekiko Europako herrialde zigortuena izango garela.

Bizi kalitate galera honek, gaixotasun psikosozialak dakartza, neke zelular eta neuronal galera bat sortuz, loaren garaian ere birsortzeko aukera izan gabe. Noiz ezagutuko dugu zonaldeko minbizi eraginaren mapa, (superpuesto al mapa geografico de industrias con actividades molestas e insalubres como la papelera y la proxima incineradora?) zor digute.

Etxegarateko peajea jarri ostean, lehen bi hiru egunetan, nabarmen gutxitu egin zen ibilgailu astunen garraioa Urumeako autobidean (Rekondon Hernaniko Sahiesbide «bikoitza»). Horrek nabarmen hobetu ditu GFA-ren diru sarrerak, baina ezer gehiago hobetu denik, ez eta AHT-ak etorkizunean gutxituko duenik ere.

Maltzaga-Gasteiz gutxi erabilitako autopista garestia nola amortizatuko duten ez dute hitz egiten. Errepide garesti hau amortizatzeko, trafiko astunaren prezioa birmoldatuz bi mandatu egingo bailituzkete. Kasu honen irtenbidea, teknikoa baino borondate politikoa da, izan ere nahiz eta hamarkadetan zehar dirutza gastatu Gipuzkoa «gauzez» hornitzen, dirua badago. Orain pertsonak hornitzeko garaia da. Mesedez zor digute.

Artikuluak
Errose Erezuma, Itziar Lizarralde, Begoña Castillo, Nerea Zabala, Jose Luis del Val, Santiago González y José Luis Herrero
2018/12/16
Iñaki Egaña
2018/12/15
Gutunak
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
2018/12/14
Antón Altamirano y Pilar Corraleño | Delegadas de ESK Emergencias
2018/12/13
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
2018/12/13
Fermin Zabaltza Aleman | Administrazioan Euskaraz Taldea
2018/12/13
Azken post-ak
Martin Garitano
2018/12/14
Koldo Campos
2018/12/13
Martin Garitano
2018/12/13