Agurtzane Bengoa Abasolo, Ubide

Herri txiki, erreka handi

Gobela-Getxo

«Uraren Euskal Agentziak jakinarazi duenez, TRAGSAri esleitutako obra bi fasetan egin da. Lehenengoak, 400 metroko luzerakoa, Cristobal  Valdéseko gainezkabidearen eta  Avanzada zubiaren artea, 2013ko apiriletik 2015eko abendura bitartean gauzatua, 10,7 milioi euroko inbertsioa ekarri zuen, eta bigarrenak, 362 metrokoa, Avanzada zubiaren eta Leioa etorbideko zubiaren artean, 2015eko martxotik 2016ko abuztura, 5,5 euroko inbertsioa».

Urak Gobela ibaiaren obrak amaitu ditu Errekaganen (Getxo) 16,2 milioiko inbertsioa egin ondoren. Europa Press.

Undabe-Ubide

Jakinarazi dutenez, Onaindiari  esleitutako obra bi fasetan egin da. Lehenengoak 50 metroko luzera du, Arabasoloko eta Errekamonako intxaurrondoen artean, eta 2022ko urriaren 19ko 8:30etik 2022ko urriaren 19ko 12:30era bitartean egin zen, ez dakigu inbertsioaren kostua, eta bigarrenak, 50 metrokoa, 2022ko urriaren 19ko 12:30etatik 2022ko urriaren 19ko 14:30etara Anbetik eta ur beltzen araztegiko hodiaren artean, ez dakigu inbertsio horren zenbatekoa.

Urak Undabe ibaiaren obrak amaitu ditu Arabasolon (Ubide)........................ko inbertsioa egin ondoren. Ubide Press.

Gero esan diezaguten denok berdinak garela. Duela hiru urte eskatu zena, goiz batean egin da. Legarra beherago botatzeko, hau da, arazoa beherago sortzeko. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

Bilatu