Gorka Alberdi

Ibaiak eta plastikoak

Daramat denbora bat Urola ibaia aztertzen, bai Zestokoa eta bai Azkoitikoa. Kilometro bat besterik ez eta hau Euskal Herriko beste ibai batzutan gertatuko da zalantzarik gabe.

Azkenean bi udalekin harremanetan ipini naiz eskaeraz bidez ikusita zenbat hondakin, plastiko poltsak, poteak, zabor poltsak eta abar. Plastiko jario bat daukagulako. Ez gara kontziente, ez udalak eta ez herritarrak zenbat ehundaka kilo zabor eramaten duen ibaiak itsasora urte zehar, ura berak garbitzaile bezala egiten duelako eta orduan ez gara gai jabetzeko zer gertatzen dan.

Hedabide batzuek geroz eta gehiagotan erakusten digute zein dan itsasoaren egoera eta nire ustez ez dute zehazten nondik eta nola ailegatzen diren zaborrak harea. Gaur egun ikusiaz ikusita ausartzen naiz esaten ikusten dugun irudiak eta itsasoa pairatzen duen egoera gure izena daramatela eta arazoa handi sortzen ari garela, baino ezkutuan doa, arestian izan diat bezala, ibaiaren ura eramaten duelako, orduan zaila izaten da hortaz konturatzea.

Nere ustez apalean ona izango zen gai hau aztertzea eta heltzea. Danontzako onuragarria zalantzarik gabe.

Eskerrik asko!

Bilatu