Elisa Terroba, Ana Gómez, Miguel Ángel Núñez*

Idazkariak egonkortzea? Konstituzioaren aurkako prozesua

Gaur egun, Nafarroako toki-entitateetako idazkari lanpostuen %93 baino gehiago langile ez-finkoek betetzen dute, aldi baterako administrazio-kontratuekin. Soilik hamaika pertsonek dute foru-gaikuntza idazkari-lanpostua betetzeko. Izan ere, 1980.  urteaz geroztik, Nafarroako Gobernuak oposizio-lehiaketa bakarra egin du eta hori da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean (NTAFL) gaikuntzak emateko aurreikusitako ohiko modua.

42 urtez oposiziorik eta LFALN legea bete gabe egon ondoren, egoera honi irtenbidea eman nahi zaio 20/2021 Estatuko Legea kopiatuz, soilik merezimenduak baloratuz, azterketa egiteko aukerarik eman gabe, eta konstituzionaltasuna zalantzan jarriz. Honako hau, presazko izapidetzeari eta irakurketa bakarrari buruzko Foru Lege proposamenaren bidez egiten da. Foru organo aholku-emaileen txosten eta irizpenik gabe, kaltetuen talde jakin bati entzunez soilik, bertzerik gabe, tragikomedikoa benetan.

Anomalia hori behingoz konpontzearen alde gaude, eta ahal bada, ongi egitearen alde. Nafarroako Gobernuak Foru Lege proiektu bat egitea izanen litzateke egokiena, lege-izapide guztiekin, entzunaldiekin, irizpenekin, parlamentu-batzordearekin, eztabaidarekin etab.

Foru lege proposamen horrek aurrera eginez gero, 140 gaikuntza baino gehiago emanen ditu Nafarroako toki-entitateetako idazkaritza postuetarako, meritu lehiaketa bidez soilik. Konponbide horrek eragindako zati baten interesak soilik asetzen ditu (iraupen luzeko aldi baterako idazkariak), gainerako kaltetuen oinarrizko eskubideak zapaltzearen kontura; izan ere, prozesutik kanpo geratzen dira zuzenean (zazpi urte baino gutxiagoko zerbitzua duten aldi baterako idazkariak, dagozkien hautaprobak gainditu dituztenak, edo oposizioa egiteko aukerarik ez duten lizentziatu berriak).

Beraz, NAL Foru Legea betetzea eskatzen dugu. Merezimendu, gaitasun eta berdintasun irizpideekin lanpostu bat eskuratu ahal izatea, pertsona guztiok aukera minimo bat izan dezagun; gure oinarrizko eskubideen alde borrokatzen baitugu.

*Sinatzaileak:

Elisa Terroba (Izabeibarko Mankomunitatea).

Ana Gómez (Santacara).

Miguel Ángel Nuñez ( Valdemañeru- Artazu, Zirauki, Mañeru eta  Guirguillano Zerbitzu Administratiboen batasuna).

Julen Jiménez (Murillo el Fruto).

Fco. Javier Pérez (Lodosa).

Rosa Ferrer (Sartaguda).

María Ortega (Cabanillas).

Álvaro Marcén (Villafranca).

Maite Ibiricu (Castillonuevo).

Daniel Borda (Allo).

Isidro López (San Adrián).

Jorge Camino (Melida).

Nagore Madariaga (Arantza eta Igantzi).

Ainara Vélez (Donamaria, Oiz,Urroz eta Beintza-Labaien).

Eguzkiñe Aiesa (Irurtzun).

Sandra Martinez (Olazti).

Cristina Montes (Leotz).

Esther Salazar (Noain).

Silvia Chivite (Zabalza eta  Belascoain).

Esther Piñero(Arraiza, Unani, Zabalza eta  Belascoain).

Lidia Roncal (Nafar Gobernua).

Gabriela Freire (Nafar Gobernua).

Ana Burgueño (Nafar Gobernua).

Bilatu