Juan Luis Mugertza Unanue

Ideologiaren ele zuriak

Uda ez da sasoirik onena herrigintza bultzatzeko. Jende asko oporretan dago, atsedena nahi du. Halarik ere, beti daude salbuespenak, beti dago jende fina, herriarekiko maitasuna erakusteko beharra duena, sasoia edozein delarik ere. Eta hori oso ondo ikusi dugu egun hauetan Plentzian (Bizkaia). Izan ere, bertako batzuk erakusteko ez daudela prest besoak antxumatuta egoteko, ezta itsas bazterretik pasieran ibiltzen den horri begira egoteko ere, zer edo zer originala egitea erabaki zuten. Hori bai, hauek ez dute Iruñean bezala kalearen izena aldatu botere aldaketarena antzemateko. Hauek askotan bezala, oso maite duten ideologiaren zuria erabili zuten, batzuen sufrimendua nola ulertzen duten adierazteko, eta denbora luzean, bake ederrean, hondartzako hormetan egondako leloak «Altsasukoek askatu» eta «Presoak etxera» ezabatzeko, eta isiltzeko. Ez dago jakiterik presoen ongi etorriek eragina izan duten ekimen ikusgarri hau bultzatzeko, baina argi dagoena, zera da: pintura eta eskuko lana, herrikide guztiek eskotean ordainduko dutela.

Bilatu