In-akzioa
Nerea Rubio
2020/04/07

Milioika pertsona dira gaur egun muturreko hondamendi naturalen ondorio katastrofikoak pairatzen dutenak; kasurako, 2018an sute suntsitzaileek eta bero-boladek udako hilabeteetan mundu osoan zehar ehunka pertsona hil zituzten. Bestalde, Euskal Herriko biztanle guztiok kalitate oneko egunerokotasuna bizitzeko eskubidea izan beharko genuke, kutsadurarik gabekoa. Baina, Chernovil edo Fukushima bezalako gertaeren ondorioz, bizi-kalitatea galarazten joan da. Alegia, hondartzara joatea eta itsas-izar bat plastikoz inguratuta ikustea lotsagarria da.

Kontuan har dezagun, estatuak guregan egiten duen itzelezko efektua, hau da. «kontziente egiten gaituen» informazioaren difuzioa. Hau argi uzten dute eskuineko alderdiek. Horrez gain, gobernuak egoera ekiditzeko hartu dituen erabakiak ez direla nahikoak deritzogu egoeraren larritasuna kontuan hartuta. Gertatzen ari dena sakonean pentsatuz, bistan dago gobernuak ez duela esaten duena betetzen.

Hau guztia gutxi izango balitz, gure «hiperekologimoak» asko laguntzen du egoera hau geldiarazten; tanpoi bat komunetara botatzetik, milioka mikroplastiko itsasora botatzera. Gainera, gure ustez onerako diren «lehengaietan» dirutza inbertitzen dugu gure nahiak bakarrik asetuz, eta ondorioz, inguruan gertatzen ari dena kontuan hartu barik. Hots, ekintza hauekin gizaki berekoiak garela egiaztatzen dugu.

Besterik gabe, gure hiperekologiak klimaren aldaketaren aurka asko laguntzen digula argi dago. Egunero eguzki izpiek gogorrago jotzen dute ozono geruza, gure planetaren amaiera ekar dezaketenak, baina hori gertatu arren, ez dugu ezer ez egiten

Artikuluak
Juan Hernández Zubizarreta
2020/06/04
Txus Pérez Artuch
2020/06/04
José Luis Úriz Iglesias
2020/06/04
Gutunak
Gerardo Hernández Zorroza
2020/06/04
Pilar Anton Murillo
2020/06/03
Xanti Begiristain Madotz
2020/06/03
Rober Cano | Erizaina
2020/06/02