Pepe Turrillas, Martxel Toledo, Esait-eko kideak

Iñaki Sarriegi gogoan!

Umoretsu, irrifartsu eta beti prest laguntzeko. Erreal zalea, futbol zalea eta lagunen laguna. Horrela ezagutu genizun orain urte batzuk eta horrela jarraitu duzu asken momenturaino.

Urte batzuk baino ez dira, euskal selekzioaren aferan futbol munduko beste hainbat lagunekin aurpegia jarri zenuela. Laguntza behar izan dugun momentuetan, beti egon zara gertu, beti prest edozertarako. Gogoan dugu garai haietan euskal selekzioko delegatu zinenean aldarrikapenaren inguruan euskal jokalariekin eta federazioarekin egindako bitartekaritzarekin emandako laguntza.

Beti eman duzu aurpegia, ez selekzioaren aldarrikapenean soilik, baita gizarte honetako beste hainbat aferatan ere. Konpromisoko gizona izan zara eta horrela joan zara.

Orain zure hutsunea nabarituko dugu, euskal selekzioak betiko lagun bat galdu duelako. Baina fisikoki gure artean egon ez arren, beti gogoan izango zaitugu, euskal selekzioaren alde egin duzun guztiagatik. Arro gaude zu ezagutu izanagatik. Adiorik ez Iñaki, milesker baizik.

Bilatu