«Iruñea» euskarazko izen ofiziala izateko eskaera
Euskaltzaindiaren webgunean argi asko adierazten da zein den «Pamplona» hiriaren euskarazko izena: Iruñea. Euskaltzaindiaren araua da.
Hala ere, Nafarroako Gobernuak euskarazko izen ofizial moduan hauxe jarri zuen: «Iruña».
Horrexegatik, otsailaren hasieran Administrazioan Euskaraz taldeak Iruñeko Udalari eskatu dio hurrengo eskaera luzatzea Nafarroako Gobernuari: Hiriaren euskarazko izen ofiziala Euskaltzaindiaren arauen arabera jar dezala (hau da, Iruñea).
Horrela, mundu euskaltzalearen eta instituzionalaren artean ditugun ika-mika eta eztabaida hori amaitzeko moduan izanen ginateke. Hala bedi!