Juan Luis Mugertza Unanue

Itxura

Egun hauetan kaleek hartutako kolorea oso bestelakoa izan da. Erregelak apurtu dituzte, taillak. Hilekoa izan dute. Haurdun gelditu dira, eta entzundako mainak inoiz baino ozenagoak izan dira, eta gizonezko baten baino gehiagoaren loaldia izorratu. Izan ere, ez daude ohituta sexu ahulak horren indartsu ikusten, horren zaratatsu. Halarik ere, zer edo zer egingo dute oihartzuna, poliki-poliki bada ere, isiltzeko. Komunikabideak dituzte, baloretan gizartea janzteko interes handirik, ez; komeni, ez. Gainera, orain arteko estiloak ondo ematen die. Zertarako amaitu patriarkatua, itxura oso garrantzitsua baldin bada?

Bilatu