Jauzi kualitatiboaren itxaropena
Eskerrak eboluzioaren garapenean jauzi kualitatiboak gertatzen direla. Fisika eta biologia mailan gertatzen direnean jauziok, «kaos edo katastrofe egoera» deitzen diote. Baina giza historian ere gertatzen da halakorik: nork pentsa zezakeen Kaukasoz iparreko estepak lehortzean Europara mugitu ziren ganaduzale nomada «indoeuropar» haiek zibilizazio autoktonoa eraitsi eta gaur egun daukaguna ekarriko zigutela? Edota Europa iparraldeko oihanetan bizi ziren «barbaro» haiek Erromako Inperioa suntsituko zutenik? Gutxien espero den gunetik sor daiteke «isolatu periferikoa» deritzana eta statuo quo irauli ezustean.
Gaur egun bada halako sintomarik: batetik migrazio masiboen atarian gaude, aipatu bezala. Horri mehatxu guztien ama den klima aldaketa gehitu behar zaio. Bestetik, erdiko klasea deritzona erortzeaz batera, langile prekarioaren bakardadea daukagu. Egur meta nabarmena, hori guztia, jauzi kualitatibo bat gerta dadin.
Pobreziaren kontrako borroka. Eguneroko lana izan behar du honek –dio Olivier Ducharmé ("Ojective Emploi", 2019), Argiari eskainitako elkarrizketa batean. Murrizketen ondorioz laguntza soziala jasotzen dutenei buruz ezjakintasuna eta aurreiritziak direla nagusi dio, gobernuen zein gehiengoaren baitan. Halako «meritokrazia» bat dela erran dezakegu, San Pablo apostoluaren ildotik: Batek ez badu nahi lan egin, ez dezala jan ere egin».