Maddi Alvarez

Jazarpenaren normaltasuna

Atzo arratsaldean sumatu nuen lehenengo aldiz iskanbila. Gaur berriz ere gertatu da. Hamabi urte inguruko mutil talde bat (6-8ko taldea) Donostiako Alde Zaharrean oso ezaguna den emakume rubia horren kontrako jazarpena egiten ikusi dut berriz ere. Gazteluan, Urgullen, ibili ohi da emakume hau, katuei jaten ematen. Egia da, ez dauka burua osoa, baina ez dio inori kalterik egiten. Hona gaztetxo hauen denbora-pasa: korrika bere ondotik pasa, eta «Looocaaa!» eta antzeko oihuak botatzen dizkiote, eta denak barrez. Hogei metro aurrerago gelditu eta berriz, beste lasterketa bat haren ondotik, berriz ere oihuak botatzera. Behin eta berriz horrela. Emakumea, larrituta, oihuka azkenean: «¡Ayuuudaaa!».

Mutilekin batera edo, adin bereko neskatila talde bat, urrutiago, begira, mutilen jazarpenari barre egiten...

Hogei urte inguruko bi mutil ere bazeuden han ondoan, portale baten koxkan eserita, begira. Ni zain, gaztetxoei zerbait esango zietelakoan. Hauek ere barrez hasi dira emakumea oihuka hasi denean! Izugarria!

(Azkenean kalera jaitsi naiz, jazarpena gelditzera. Baina hau ez da inportanteena...)

Bilatu