Iñigo Aldabaldetreku Balentziaga

Jokin Bildarratzi eskutitz irekia

Kaixo Bildarratz jauna. Zer moduz zabiltza? Irakasletza eskola garaitik, hezkuntza –eta politika– eremuan arituta, seguruena ikasten zabiltzala, gehiago ikasten, beti ikasten, hark esango lukeen bezala.

Iralen formakuntza ikastaldi interesgarria egin nuen aurreko hiruhilekoan. Bertan jasotako eta neronek bildutako hainbat edukiekin lan bat osatu dut, euskara eta kultura batera joan behar direlakoan, euskararekiko motibazioa zein euskal kulturarekiko identifikazioa sustatzeko asmoz.

Nire irakasle jarduna tanta bat da euskal hezkuntzaren itsasoan. Edonola ere, zurekin partekatu nahi nuke sortutako webgunea. Begiratu bat emateko denbora hartzerik bazenu, akaso zerbait interesgarria aurkituko duzulakoan bertan: kulturleihobat.com

Sailburu karguak berezkoak dituen hainbeste zereginetan murgilduta ibiliko zarelakoan nago. Areago, EAEko Hezkuntza Legearen proiektua onartzekotan zareten honetan.

Tira, Jokin, Hezkuntza Sailaren lema egoki zuzentzen asma dezazula opa dizut. Nago, horretarako, funtsezkoa dela euskal eskola publikoa indartzea, eta gure euskal hizkuntza eta kultura gutxituen alde sendo egitea.

Bilatu