Kaka zaharra!
Juan Luis Mugertza Unanue
2018/11/07

Ezkorrok bestelakoa espero bagenuen ere, aurreikuspenak (eskerrak!) ez ziren bete, eta pozik gaude. Izan ere, horrelako herritarrengandik, eta beste gainontzekoengandik, ezin gauza onik espero. Halarik ere, aukera izan zuten (nola ez!) lehorreratzeko, eta komuneko marka zurian sinadura uzteko («Viva España», «Viva la Guardia Civil»). Baina horrek ez dakit, bada, etorritako kakalarri gutxien beharra asebeteko zuen: Altsasu leku oso ona zuten (inon ez bezala) barrukoa libratzeko, bestelako usaina lagatzeko. Edonola ere, ez zuten helburua lortu, eta badakite oso ondo, gainera, nahiz eta Riverak, Fernando Savaterrek, eta Cake Minuesak bezalako gogoetagileek sekulako ahaleginik egin, eta espainiar komunikabideek herriko gazteen hormetan irudikatutako askatasunaren irria ezabatzen beherakoaren zirina erabili. Oihartzuna zabaldu nahi zuten, askatasun ezkilak isilarazi, baina barregarri gelditu ziren, eta bonbari tira baino lehenago mokordoak egindako kaka zaharra baino ez zuten egin.

Artikuluak
Amaia Kowasch, Antonio Salinas y Ramón Contreras
2019/01/24
Rubén Unanua, Amaia Leranoz, Gara González, Patxi San Martín, Iranzu Baltasar, Lydia Almirantearena y Beatriz Villahizan
2019/01/24
Jesús González Pazos
2019/01/23
Cándido Erro y Mertxe Urzainki
2019/01/23
Gutunak
Gerardo Luzuriaga | Euskaltzaindiaren urgazlea
2019/01/24
Javier Orcajada del Castillo | Bilbao
2019/01/24
Maite de Miguel
2019/01/22
Azken post-ak
Martin Garitano
2019/01/24
Martin Garitano
2019/01/23
Andoni Lubaki
2019/01/22
Andoni Lubaki
2019/01/22