Sergio Pàjaro

Kezka eta kexa

2025 azaroen 03ko 11:07tik 22:09ra bitartean egon ginen emazteak ta biok Donostia Unibersitate Ospitaleko larrialdetan.

Sartu bezain pronto Rx egin zidaten eta Emaitzaren salara eraman ziguten.

6:00tan sendagile bat, ez zen traumako sendagilea gero esan zigutenez, ukitu zuen nire belaun minduta lehenengo aldiz, oso minduta neukalako ezin zuen ezer egin eta botika jartzia erabaki zuen, eta berriro Emaitzaren gelara; zeladoreak ze lana egiten duten oheak eta aulkiak ondo jartzen denak zartzeko, gotero jarri eta itxoin, lehenengo botika bukatuta mina ez zen jeisten eta orduan, 7:00ak aldera beste pare botika gogorragoak eta itxoin, eta itxoin eta itxoin, desesperatuta ginenean 21:45 etorri ziren nire bila, botikak auskalo non zozten, han trauma sendagileak, berari 7:00 pasiak abisatu ziotela esan zigunez, infiltrazioa egin ta etxera min berdinakin. 11 ordu larrialdetan.

Egia da adineko pertson ugari zoztela, erorketak..., hego haizea izango zen...

Erreflexioak:

- Nola izan daiteke 6 ordu pasatzea sartu nintzenetik norbait ikusteko?

- Nola izan daiteke 8 ordu pasatzea sartu nintzenetik sendagileko traumari abisua jakineraztea?

- Badakit gauza hauek komeni zaituztela osasun publikoa ahusteko eta denak seguru pribatura joateko, hau ez gertatzeko denak borrokan segi beharko dugu.

Bilatu