Patxi Aznar Bellido

Kontrako norabidean

Azken bolada honetan Israelgo armadak egindakoa jasanezina da, hau da: elbarri bat jotzea edo hamalau neskato bat tirokatzea. Horrez gain, Muhammad Al-Qiq kazetari palestinarrak 83 hiru egun gose greba daramatza askatasunaren eske. Al-Qiq kargurik gabe atxilotuta dago, han Israelen halako atxiloketei administratiboak deitzen zaizkie. Mendebaldeko herritarrok ezin dugu ulertu Israelek egiten dituen mugarik eta kargurik gabeko atxiloketak, hauek pertsonaren eskubide politikoak zein sozialak zapuzten dituztelako.

Aipatutako atxiloketa bidegabe hau salatzeko joan den urteko azaroan Al-Qiq kazetari palestinarra gose greban jarri zen. Israeldarrak erabiltzen ari dira atxiloketa administratiboak zigor-metodo bezala, horren harira soldaduak egiten dituzten astakeriak justifikatzeko Israelgo herrialdea defenditzen ari direla diote. Kontua da, lurraldea defenditzeko hainbeste bortizkeria erabili behar da? Azken bi aste hauetan komunikabideetan agertutakoaren arabera, zalantza sartu zait, Israelgo estatua benetan noren aurka borrokatzen ari da? Palestinarren kontra edo pertsonaren duintasunaren kontra?

Argi dago Isarael ez dabilela ondo bide horretatik, batez ere, azken urteotan erabiltzen ari den gehiegizko bortizkeriak jende askorengan gorrotoa sortzen ari delako. Beraz, egin dituen azken ekintzekin munduan duen irudia kaltetzeaz gain, giza-duintasunari ere erasotzen dio. Nire ustez, urak bere onera bueltatzeko bi baldintza bete behar dira: Atxiloketa injustu horiek deuseztatzea eta poliziaren metodo basatiak aldatzea.

Bilatu