Kontrolik gabeko zabortegiak urtegian
Jesús Ortiz de Montoya, Alba Casasola, Marisa Borinaga eta Maika Campo | Urrunagako Administrazio Batzarra
2020/06/24

Urrunagako Administrazio Batzarretik idazten dizuegu, Urrunagako urtegiaren ertzean dagoen Sorgimendiko parke «naturalean» aspalditik gertatzen ari den egoera salatzeko. Leku horretan aisialdirako parke bat dago, barbakoekin, eta jendea bertara joaten da eguraldi ona egiten duenean. Zaborrak biltzeko prestatutako bi puntuetan, dagozkien edukiontziekin, mota guztietako tresnak uzten dira (pneumatikoak, paratxokeak, sofak, plastikozko biltegi handiak, obra-hondarrak...). Bestalde, 1. fasean sartu ginenetik, nabarmen handitu da eremu horretan jende kopurua, eta, beraz, han utzitako hondakinak proportzio berean handitu dira. Aste honetan zehar, Sorgimendi parkeko edukiontzietan auto-kolpeak utzi dituzte, eta igande honetan, goizeko bederatziak aldera, bai parkean, bai Urrunaga herriko elizako edukiontzian, haurren kotxetxo eta aulki ugari utzi dituzte. Batzarretik publikoki salatu nahi dugu egoera hori, batetik, ingurua bisitatzen duten pertsonen artean gizalege handiagoa egon dadin, eta, bestetik, parkearen kudeatzaile diren agintari eskudunen zaintza handiagoa izan dadin.

Artikuluak
Igor Ahedo, Iñaki Bárcena, Pedro Ibarra, Susana Maroto, Paco Letamendia y Josemari Ripalda
2020/07/15
Blanca Esther Lacarta Segura
2020/07/15
Eneritz Elustondo
2020/07/14
Gutunak
Iñaki San Sebastián Hormaetxea
2020/07/15
Javier Orcajada del Castillo
2020/07/15
Fermin Zabaltza Aleman | Administrazioan Euskaraz Taldea
2020/07/15
Azken post-ak
Fito Rodriguez
2020/06/18
Koldo Campos
2020/06/15