Edurne Arenaza

Larramendiko Arnasaren eskerrak herritarrei

Idatzi honen bidez, Larramendiko Arnasak eskerrak eman nahi dizkie azken hilabetetan erraustegiaren aurkako borrokara hurbiltzen ari diren herritarrei. Egitasmo erraldoia dugu parean, gure herriko biztanleei eta gure ingurumenari sekulako kaltea ekarriko dion egitasmo neurrigabea eta zentzugabea geldiaraztea. Hasieratik, gezurrean oinarritu duten proiektu honen aurka herritar uholde bat biltzen ari dira, ekainaren 19ko manifestaldia eta aurreko igandean, uztailaren 3an, San Martzialen atera genuen argazki erraldoia horren lekuko.
 
Herritarren babesa leiho eta balkoietan ere igartzen ari da, banderola ugari ikusten dira jada, eta aurrerantzean hauen salmenta eta presentzia areagotzea nahi dugu.

Udako auzoetako jai eta ekimen desberdinetan, gure presentzia ziurtatuko dugu; izan ere, gure aldarria erabat sustraituta dago herrIan eta eremu desberdin askotan.

Gainera, oporretarako diren data hauetan, banderolarekin argazkiak atera eta bidaltzera animatzen zaituztegu, gure email helbidera (larramendikoarnasa@gmail.com). Bidaltzen diren argazki guztien artean Ereindajaneko otar eder bat zozketatuko dugu. Beraz, badakizue, oporretara nora Larramendi gogoan, mendira igotzen garela, hamarretakoaren aurretik talde argazkia banderolarekin atera eta gero bidali. Udako oporrak  ere aldarrikapenerako erabiliko ditugu, asko dugulako jokoan, eta denon arteko lana ezinbestekoa da erraustegia gelditu ahal izateko.

Erraustegirik ez, ez Larramendin, ez inon!

Bilatu