Jaione Alberdi, Hernani

Laster hamar urte, Iñigo Cabacas

Ahoa beteta esaten duten politiko horiei eta euskal herritar guztiak ordezkatzen gaituen Gobernuari.

Laster Iñigo Cabacasen hamar urteren hilketaren ezbeharra, zoritxarra, heltzen dela eta gurasoak Eusko Jaurlaritzari bidalitako eskutitza irakurri ostean, hausnarketa bat egitera bultzatu nau.

Hamar urte! Urte mordo dira gurasoak semearen erailketaren inguruan, legea bide hartuta, argitasuna eta erantzunaren zai oraindik daudela. Zein errez esaten den, ezta? Jarri gaitezen minutu gutxi hartuta guraso hauen azalean! Proba egin dezagun.

Hamar urte, Eusko Jaurlaritzak epaiketaren txostena bukatutzat ematea eta familiak ardura zuzenik inor epaitu gabe onartu izan beharra.

Eta hamar urte laster, gurasoen aurrez-aurreko hitzorduari ezeztasunari nola irentsi, eraman izan beharrean ikustera.

Bada ordua, lehendakariorde eta segurtasun aholkularia, gurasoak publikoki idatziz eta ahoz egindako eskaerari ausardiaz aurre egiteko, onartzeko eta eskeintzeko. Lotsa ematen dit, koldarkeria hau ikusteak eta sentitzea. eta nola saihesten den bizitzaz.

Nik, neronek, Iñigoren aita-amarekin bat egiten dut bizitzen ari diren samin luze horrekin. Eta izaera politikoak bazterturik, herritar xume eta apala naizelako bakarrik!

Erantzukizun politikoa duan berori eskatzen diot ausardiaz errespetua, elkartasuna eta barkamena adieraztea seme bakarra galdu duen famili honi. Izan dadila justizia, egia eta erreparazioa berdin herritar ororentzat.

Bejondeizuela zuen arnasen grina Fina eta Manu!

Bilatu