Juan Luis Mugertza Unanue

Leon Gaztela

Lasai, ez naiz Espainiako erresumez arituko; ez da nire asmoa. Hauteskundeak ditut buruan; hauteskundeak baino jende askok omen duen zalantza botoa. Eta egiatan, horrelako ideologia ikusita, ez daukat inolako federik Leon zein Gaztela aukeratuta, geureak aurrera egingo duenik.

Hala ere, erakutsi behar dugu, txanponak edozein aldetara egiten duelarik ere, geure herriaren geroa ez duela baldintzatuko ez Leonek ez Kastilak Euskal Herriak baizik. Horregatik, bakarrik, bildu behar dugu indarra.

Bilatu