Juan Luis Mugertza Unanue

Menua aldatu

Bakailaoa beratzeko denbora behar bezala, neuk ere beta behar izan dut hauteskundeen osteko arituen gogoetak irakurtzeko, eta irentsitako behazuna hobeto liseritzeko. Hala ere, nahiz eta horrelako hausnarketek gezitik gozora egiteko beti lagundu, oraindik ezin dut ulertu menu aldaketarena. Gurea oso ona da, bertako osagaiak ditu; gainera, eskarmentu handiko sukaldari bikainak, eta hori ezin da ukatu hainbeste urte sukalde lanak jardun ostean, edozein hausnarketa egin ohi dugularik ere.

Batzuek, beheko su faltari leporatuko diote errua, beste batzuek egosi aldiari. Ondo dago, bai, noiz edo noiz lapikoari eragitea, egindako okerrak zuzentzea, baina zer du, bada, besteen menuak gureak ez duenik? Agian, zapore handiago izan du? Bizigarri gehiago? Baliteke, eta gu horretaz ez jabetzea. Halarik ere, ez da bat ere erraza ulertzea euskal-ezkertiar-independentista askok menu aldaketaren alde egitea, zeren eta ezin baitugu inondik inora ahaztu besteen menuak espainiar labela duela.

Bilatu