Martin Sarasua Unanue*

Morlans: soluzioa orain!!!!

Bertakoen aparkatzeko bereizgarria–TAO ordaintzen dugun Morlans zaharreko bizilagunak oso haserre gaude, inguruan hasi dituzten lanen ondorioz aparkalekurik gabe gelditu garelako. Gutako batzuk arazoa konpon dezaten eskaera egin dugu udaletxean, baina ez dugu erantzunik jaso eta astebete luze daramagu ordaintzen dugun zerbitzua erabiltzerik gabe.
Horregatik, zera eskatzen diogu udaletxeari: bertakoentzat gorde ditzatela Morlanseko bigarren biribilgunetik lanak egiten ari diren eremuraino dauden aparkatzeko tokiak.

*Sinatzen dute: Martín Sarasua Unanue, Dorleta Gametxo, Esther Navarro, Susana Martiarena, Jose Manuel Gajate eta Luixa Reizabal, bertako bizilagun talde baten izenean.

Bilatu