Mundu zoroa
Zalantzarik gabe mundu zoro batetan bizi gara, penagarria eta gorroto eutsi izu batekin. Alde batetik dago kultura, goitik behera erabat bortxatua, telebisio adikzio izzugarria dago ta eutsi ezina da, irrati adikzioa, musika disko edo musika enlatatuarena, gehi bideoak eta musika Interneten. Gailu hauek droga psikologikoak dira, erabat lotuta daude populua ta askatasun bidea zaila da, nonnahi badaude gizakien komunikazioa murrizten, giro naturalak ezabatzen, ta gure elkar ulermena bortxatzen eta ahultzen.
Gorrotoa da 15 orduz piztea musika artifiziala taberna batetan edo toki berean 15 orduz telebista piztea. Ez dago soseguz bizitzerik horrela, elkar maitatuz are gutxiago. Inoperanteak dira politikariak, eta are, bilatzen dute bertan agertzea, egoa galduz bortxatuz bere burua. Erlijioa bezalakoak dira gailu hauek mundu osoan oso oso present, deabrutuz ta lelotuz gizarte osoa. Gailu agintari hauek, beren oztasunaz droga ilegalerako bidea jarraitu dute, ta gero eta zabalduago.
Erotzen diren gizaki andana beste bortxa are txarragoa dute itxaroten. Psikiatren biolentzia ta indarkeria, babestua sasi politikariengaitik. Psikiatren agresibitatea ez du neurririk eta ixilean eramaten da, farmako psikiatrikoak inposatzen dituzte, polizia bide, ta herriak «ondo» ikusten du. Droga legal hauek inposatuz miseriara eta pobreziara zigortuz, defentsarik gabe eta duintasun galduaz dago andana paziente.
Mundo zoroa benetan tokatu zaiguna, baina hau idatzi iragankor bat da, haizeak eramango duena ta zapalkuntza bide aurrera. Demografia arazoa? Ja, merezi ote du mundu hau, abertzaletasunik gabekoa. Pornografia ere legala, noski. Nork garbituko ote du zabor guzti hau? Nork debekatuko ditu gailuok? Nork abolituko du psikiatria ta berean tortura? Penagarria.