Mikel Baldus

Nafarroa maitia

Espainako eskumak betidanik Nafarroa maite du bere tradizionalismoagatik eta bere erlijioskotasunagatik. Francoren uniformean karlisten txapel gorria zegoela ez dugu ahastu behar. Nafarroa beren bitxia da eta, beraz, soilik haientzat dela uste dute. Horregatik, euskaldun munduarekin edozein lotura gorrotatzen dute, batez ere, euskal hizkuntzarekin. Testuinguru honetan kokatzen da Iruinako eskumaren euskararen kontrako kanpaina.

Francoren garaian demokrazia honetan baino Euskal Herriarekiko tolerantzia gehiago zegoela bitxia suertatzen da. Orduan, Francorekin, Diputazioaren barruan, bere atarian, Euskal Herriko mapa handi-handia horma batetan zegoen. Demokraziaren hasieran, mapa hori kendu zuten.

Euskal Herriko hegoaldeko batasunagatik beldur handia zegoen. Izan ere, hau saihesteko presio asko egon ziren. Militarrek kanpaina hau handiagotu zuten. Orduan, haiek Madrilgo gobernukoei jakinarazi zieten «sableen zarata» egongo zela baldin Nafarroa Euskadin integratzen bazen. Mehatxatu zituzten –Euskadiko UCDren burukide batek esan izan zidan–.

Orduz geroztik, denak arazoak izaten dira komunitate bien artean harremanak ezartzeko. Nafarroa La Rioja berria bezala egin nahi dute; hau da: komunitate bat izaera propio gabe, batez ere hizkuntza propio gabe. «Navarrismo» deitzen dute. Hala ere, orain izan ezik (batzuen arabera), Nafarroa maitia bere historia guztien zehar euskaldun peto petoa izan da.

Bilatu