Nafarroan euskara doan ikasteko aukera!
Joseba Otano Villanueva | Administrazioan Euskaraz Taldea
2020/10/14

Gaztelania ikas dezakete ia dohainik atzerritarrek Iruñean. Nafarroako berezko hizkuntza den euskara ikasteko, ordea, ordaindu egin behar da.

Euskarabideko zuzendariarekin batera egindako euskaltegietako matrikulazio kanpainaren aurkezpenean Aitziber Garralda AEKren eta IKAren ordezkariak Nafarroako Gobernuari eskatu zion euskara ikasteko aukera debalde izatea ahalbidetzeko: “Negargarria da euskara ikasi nahi duten herritar gehienek ordaindu egin behar izatea”.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako HABEko euskaltegietan, B2 mailara arte euskara ikasten ari diren ikasleek ikastaroa doan egin ahal izango dute Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta Eudel Euskal Udalen Elkarteak lortutako akordioaren ondorioz. Baldintza batzuekin (maila egiaztatzea eta % 75eko asistentzia), baina dohainik.

2020ko irailaren 10ean, Administrazioan Euskaraz Taldeak eskaera hau egin zion Nafarroako Gobernuari: Euskara ikasteko doakotasunaren bidean, urratsak ematea. Hasteko, Eusko Jaurlaritza erreferente hartuta, B2 mailara arteko doakotasun sistema ezartzea.

Ia alderdi berberak daude Eusko Jaurlaritzan eta Nafarroako Gobernuan. PSE-PSOEk neurri horren alde egin zuen uztaileko hauteskunde kanpainan. Nafarroan agintariak beti dira uzkur euskararekin, baina badaukate nori kopiatu.

Bada garaia konplexuak uzteko eta euskarari herritarren artean bultzada emateko

Artikuluak
Mikel Álvarez y Janire Landaluze
2020/10/19
Ariane Alberdi Iñarra eta Iban Albizu Alvarez
2020/10/19
Josemari Lorenzo Espinosa
2020/10/19
Gutunak
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
2020/10/19
Rakel Fernández
2020/10/18
Iraide Kareaga | Trabajadora social y concejal de EH Bildu en Barakaldo
2020/10/17
Gerardo Luzuriaga | Euskaltzain urgazlea
2020/10/16