Mikel Lombillo Eletxigerra | Bilbo

Norberaren gehiengoa, paregabetasunezko demokrazia

Etorkizunean, norbere boza emateko esku hartzen duen hautatzaile politikoei begira, aukerabide guztiak tartean izanda, bozek atabakako zoruan zolaratu egiten duten bakoitzean, zenbait hauteslek zokoratutako aukera behar-beharrezkoa denik barrundatuko lukete, unetik une, errefusapenarena zerebelotik at lagata, alegia, abstenzionismoa botaketa segundu bat hasi baino lehen boza guztiak, ehunetik ehun bilduta egoterakoan atabaka barruan. Hautakuntza kolegiotan boza emateko azken unerarte, norbere hiritarrak ahal izango du bere burua ziurtatzen populazio osoaren bozak eta urrundik begiztatzen ere, hondartzatik, esate baterako. Horretan, ezinbestekoa litzaken hautetsi eta aukeratzaile guztien arteko kontzientzien buru garbiketa hauteskundeak hasi baino lehen, eta hiritartasun maila «ad hoc» prestatutako karnetan agerian izanda. Holatan, xede politikoei buruzko kontzientziak guztien orekak zertuta, populazio osorako programa politikorik «onena» –bat ez egitearenak, afera erresiduala konpontzeke geratuaraziak utzita–, azkenera jotzen, demokrazia «egin ahal denaren jakituria» ezingo da inondik inora  erabatean erdietsi, hots, matematikan bezalakoxeko emaitza, onarpen objetibo baitzen bezala onartuta.

Bilatu