Juan Luis Mugertza Unanue

Nota ona

Azkenean, ebaluazioaren emaitzak ezagutu ditugu, eta, ohikoa den bezala, ez da inolako ustekaberik egon. Betikoek betiko emaitza ona lortuko lukete, egun, azterketa proba eginez gero. Bestalde, gorako joera erakutsi dute datuek. Dirudienez, jendea pozik dago, saritu nahi du orain arte egindako lana, eta horrek sekulako meritua du. Izan ere, ez omen da oso ohikoa hainbeste urtetan goian egon ostean, nota txarrik ez izatea. Gainera, hauek ez dira besteak bezala herriko liburutegian buru makur apunteei begira urdurik egoten. Hauek ez ditu notarenak kezkatzen, ezta gaiarenak (ingurumenak, gizarteak…) ere. Hauek badakite edozein azterketa dutelarik ere nota ona aterako dutela, nahiz eta grafikoan antzeman nortzuk izan diren notarena hobetzen lagundu diotenak. Hauek Euskadiko ikasle zintzoak dira.

Bilatu