Juan Luis Mugertza Unanue

Odol gaiztoa egin

Cambrilsen gaude, hoteleko harrera-lekuan. Harreragilea euskaraz ari garela jabeturik, ikasitako hitz solteak (egun on!, neska polita...)zuzendu dizkigu. Horretaz baliatuta, Cambrilseko katalanaren erabileraz aritu gara. Zer pentsatzen zenuten, bada, Katalunian guztiek egiten dutela katalaneraz, ala? Hemen hotelean langile asko andaluzak, galegoak... dira, eta oso ondo konpontzen gara espainolez. Beharra zuen behazuna kanporatzeko, mihiak gogoa salatzeko. Nik katalana etxean bakarrik egiten dut. Gainera, hemen oso kosmopolitak gara. Bakarrizketak ez zuen etenik, eta hobeto ulertze aldera, anekdota batez apaindu digu. Behin, independestita bezero batek katalaneraz ez egitearren harreragile bati negar eragin zion, eta hori ez dut inoiz ahaztuko. Aldamenean praktikak egiten zegoen neskatxoak entzundakoak motibatuta-edo, telefonoz deitutako hori katalaneraz mintzatuz gero, espainolez egiteko esaten diola esan zigun. Zuek Euskadin Urkullurekin ondo bizi zarete, ez duzue tamaina horietako arazorik. Bai, neuk ere hori pentsatu dut independentista eta euskalduna izan beharrean, autonomista eta erdalduna izanez gero, lasaiago biziko nintzateekela, eta ez nukeela odol gaiztorik egingo, baina berandu aldatzeko.

Bilatu