Joseba Barriola

«Ombuaren itzala» filmaz

Pedro Mari Otaño Barriola bertsolari handiaren bizitza jaso nahi du "Ombuaren Itzala" filmak.

Ombua da Argentinako zuhaitz eder patriotikoa. Bella sombra ere deitzen diote Argentinan.

Argentinan hil zen Pedro Mari Otaño.

Pedro Mari Otaño bertsolari aparta izan zen. Bertsolari handia-poeta-opera libreto egilea... eta aldi berean liberala, errepublikanoa, zazpiak bat-aren defendatzailea, eta euskara muinaren muinean zuena. Hiru aldiz joan zen Argentinara: lehenengoa, gerrari insumisioa eginez; bigarrena, orduko Euskal Herriko egoerarekiko errebelde; hirugarrena, etorkin.

Patxi Biskert da filmaren arduraduna (filmaren ideia Juanba Berasategirekin batera ondua). Gidoaiarena: Koldo Izagirre. Musikarena: Tapia trikitilaria. Babesle-kontseilaria: Xabier Amuriza.

Abian da auzolan kanpaina. Filma ikusi ahal izateko sarrera behar da (hamar euro). Baina sarrera erosten duena, egiten da aldi berean filmaren produktore finantziarioa. Hau da sarrera honen bi aldi interesgarriak: filmaren ikusle izateko txartela, eta aldi berean, filma egin ahal izateko produktore finantziarioa izatea.

Auzolan kanpaina hau egiten da, instituzio autonomikoen ez-ikusiarena ikusirik. Auzolan kanpaina hau nazioartekoa izango da (Euskal Herria eta Argentina). Izan ere Pedro Mari Otaño Barriola Zizurkilen jaio zen eta Argentinan hil zen.

Momentu honetan sarrerak salgai daude: Mirentxu liburudendan, Arkaitza tabernan eta Sindi tabernan. Informazio gehiago eta sarrerak on line: pellomariotañobarriola.auzolana.eus

Bilatu