Oso ondo, baina...
Juan Luis Mugertza Unanue
2019/03/15

Lehengoan, emakumeek, beste behin ere, aho zabalik utzi gintuzten, eta oso irudi ederrak eskaini zizkiguten. Halarik ere, tartean, ene ustez, lausotutako argazkiak ere (euskararen erabilera hutsa, bereziki, ikasle askoren artean, bai ahoan, bai aldarrikapen mezuetan) ikusi genituen, eta «selfie»-ak egiteko joera handia, eta ez dakit, bada, talde-lanaren zentzuak (iraultza feminista izango da, edo ez da izango) ez ote duen masa handi horren barruan askoren politikarekiko formazio eza dela eta, indarra galduko. Izan ere, egun bakar bateko betekada jai giroan ospatzeko joerak segidarik ez badu, ezer gutxi lagunduko du bestelako mundua bultzatzen, eta hori oso ondo dakite feminismoa, greba… bezalako hitz gozoak horrelako egunerako propio erabiltzen dituzten komunikabideek, zeren eta greba osteko egunean "Deia"-k, "El Correo Español"-ek…, oso nabarmen erakutsi baitziguten nork egin zuen planto eta nork ez. Beraz, oso ondo, bai, baina kontuz! Laster hauteskundeak izango dira, eta orduan ikusiko dugu gurean zein estatu espainolean errebindikazio indartsu horien botoak zer nolako norabidea hartuko duen. Bitartean, lanean eta borrokan, geure burua jazteko, erdipurdiko gizarte erdalduna bultzatu nahi dutelako. Eta musu handi bana emakume borrokalari guztiei zoriontsuagoak izateko.

Artikuluak
Antonio Alvarez-Solís
2019/03/25
Antonia Adan Pérez
2019/03/25
Javier Mina
2019/03/25
Gutunak
Joxemi Campillo, Josemari Lorenzo Espinosa, Roberto Uriarte eta Juanma Idoiaga | EHUtik kaleratutako irakasleen aldeko Sostengu Batzordea
2019/03/25
Gontzal Fontaneda | Gasteiz
2019/03/25
Jesus Perez Hualde; Iñigo Satrustegi Andres; Habene Vitas Cartago; Iraia Garcia Salvide;Sonia Rodriguez Montaño | Txantrea Hezkuntza Duina plataformaren izenean
2019/03/25
Pedro Mari Usandizaga Añorga | Ondarroa
2019/03/25

En este nuevo artículo, el filósofo y antropólogo Andeka Larrea considera que el diagnostico de EITB está hecho desde hace tiempo y que lo que ahora toca es pasar a la acción. A su juicio, los aspectos clave del cambio son la producción propia y la despolitización del Ente.

EITB: EL DÍA DE LA MARMOTA VASCA
Andeka LARREA LARRONDO