Pankarta atzean Unibertsitatean
Alberto Gabikagojeaskoa, Jose Antonio Lekue eta Josu Naberan
2019/10/22

Berriro ere han daude pankarta atzean. Urteak eta hamarkadak igaro arren, Leioako Unibertsitatean hasi berri den 2019–2020 ikasturte honetan ere han daude EHUtik kaleratutako irakasleak. Irakasle horiek hogeita hamar urte (30) daramate borroka latzean, negu gorriak barne, eskaera ezin justuago eta oinarrizkoengatik. Horietariko bat, lan-kontratu bidezko irakaslego propioa, lortu ere lortu izan da borroka hasi zenetik hamazazpigarren urtera, pankartapeko irakasle multzo baten borrokari esker. Lorpen horretatik hamahiru urte igaro dira, eta oraindik han, pankarta baten atzean, koste larriak pairatuz euren bizitzako arlo guztietan.

Bestalde, hiru irakasle kaleratuek argiro erakutsi dute negoziatzeko borondatea. «Ordutik hona –diote– 2007 eta 2017 bitartean sarritan zuzendu izan gara Unibertsitate Zuzendaritzara, parte bientzat akordio bidezko konponbide justu, duin eta onargarri baten alde unibertsitate–autonomiaren marko barruan. Horretarako ekimen anitz aurkeztu dugu, adibidez aurreko Unibertsitate Aldezlearen bitartekaritza. Ekimen hura atzeratu egiten zutenez, Unibertsitateko berrogeita hamar irakasle inguruk Aldezle berriaren bitartekaritza eskatu zuten, hain desio handiz nahi dugun negoziaketa prozesua bideratzeko».

Orain eskatzen dutena minimoen minimoa da: kaleratuak berrartzea, bakoitzaren baldintza bereziekin bat letozkeen lan-kontratu duinen bidez (alde ekonomiko nahiz lanari eta egonkortasunari dagozkionetan), lan egindako eta alderdi akademikotik errekonozitu arren ordaindu gabe dauden hilak ordaintzea, hortik datozkeen ondorioak onartuz; eta erretiroan pentsio duin bat izan dezaten ahalbidetzea, zeren 27 urte baitaramatzate kotizatu barik eta ezelako soldatarik jaso gabe, kaleratuak izateagatik.

Sinatzaileon aldetik uste dugu pankarta atzean dirautenen egoera ikusirik, ezinbestekoa dela negoziatzea, haien borondatea argi dagoelako eta EHUk ere halako arazoak eta are larriagoak konpondu dituelako arestian.

Artikuluak
Aitor Elizalde Gastearena
2019/11/12
Víctor Manuel Egia Astibia
2019/11/12
Jose Mari Esparza Zabalegi e Iñaki Anasagasti Olabeaga
2019/11/11
Santiago González Vallejo
2019/11/11
Gutunak
Pedro Mari Usandizaga Añorga
2019/11/12
Javier Orcajada del Castillo
2019/11/12
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
2019/11/11
Mikel Baldus
2019/11/11
Azken post-ak
Martin Garitano
2019/11/11
Martin Garitano
2019/11/08
Martin Garitano
2019/11/07