Zuriñe Saiz Lezeta

Pertsona helburu BFA-DFB?

Nire ilobak autismoa eta ezgaitasun gogorra pairatzen du, %65a konkretuki. Urteak dira Bizkaiko Foru Aldundiak pertsona desgaituentzako ekintza zerbitzuetatik eskatzen dizkiguten pausuak pazientzia askorekin jarraitzen ditugula. Bereziki zegokion unean behar zuen laguntza jasotzeko helburuarekin.

Momentu hori heldu da eta bere beharrizanei erantzuten dizkion egoitza iraunkorrean tokirik ez dagoela komunikatu digute. Horren ordez bere beharrizanetara egokituta ez dagoen egonaldi laburreko zentro batean tokia lortzeko gestioekin hasteko aukera dagoela esan digute. Sinestezina.

Nola da posible bizi garen mendean kudeaketa paregabea egiteaz harro agertzen den Foru Aldundia, kapaz ez izatea, ganoraz herri honen parte diren pertsona horien beharrizanei erantzun egokia emateko? Ez al da sen onekoa eta gizatasunekoa eta are gehiago zuen erantzukizuna pertsona hauen inguru sozialak, familiarrak, formatiboak ea huts egiten dutenean pertsona hauek babestea?

Sorpresa, harridura, sumina eta haserrealdi monumentala sentitzen dugu Bizkaiko Foru Aldunditik Isabel Sanchez Robles andereak zuzentzen duen departamendutik herritar talde isil honekiko erakusten duen utzikeriaren aurrean. Pertsona helburu BFA-DFB?

Bilatu