Renfe eta Eusko Jaurlaritza: euskaldunoi errespetua!
Eusko Jaurlaritzak Renferen aldirietako zerbitzuak kudeatzen ditu 2025eko urtarrilaren 1etik, PSEko Susana García Chueca Garraio-sailburu. Euskaldunoi ezikusiarena egiten jarraitzen dute baina: leihatilan nahiz trenetako ikuskarien artean nekez aurkituko duzu sikiera ENE! maila daukan inor (Egun on, Nora zoaz? Eskerrik asko!).
Hortaz, 2025ean eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik ere, euskaldunok ez dugu euskarazko arreta inondik ere ziurtatua, eta txartelak erosteko makinetan ere, hautazko hizkuntza euskara hautatu arren eduki asko espainieraz edota penagarri itzulita daude («kanbela bankuotzeak», «Re-impresi bankuotzeak», «bestelegoko bidaiak»…).
Are gehiago, «segurtasun-langile» batzuk oldarkor aritzen dira euskal hiztunen aurka.
Euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketari azkena eman behingoz Renferen zerbitzu guztietan (xenofobia da). Bi hitzetan: Euskaldunoi errespetua!
Eskari honi behar bezala erantzungo diozuelako itxaropenez, García Chueca anderea, jaso gure agurrik beroena.
Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.