Joseba Basterra -Santutxu

Santutxuko Olentzero ohia joan zaigu

Ba dira berrogeita hamar urte pasa, gure auzoko ikastola eta gau eskolak bultzatuta garai harta erabat ezezaguna zen Olentzero kaleratu genuela, lehenbizi panpina bezela irudikatuz baina urrengo urteetan idiak bultzatutako gurdi gainean benetako Olentzero agertu zela ume eta nagusien gozamenerako, irudikatu zuena Jose Mari izan zen eta urte askotan hala izan zen.

Gaur egun lehen umeak izandakoak eta gaur gurazo direnak ez dute Jose Mari bezala ezagutzen, kaletik zebilenen Olentzero deitzen zioten. Olentzeroren etorriak jarraitzen du naiz eta beste era batera izan, orain Maridominginekin batera ateratzen da eta biak zaldi gainean. Bestalde Jose Marik beste esparru batzuetan ere parte hartu du, Mintza Praktika taldean, inguruan egiten ziren Bertso ekitaldi guztietan ikus zitekeen, auzoan urtero antolatzen zen Herri Krossean laguntzaile, Egin-Gara eta Egunkaria-Berria laguntzaile, baita auzo aldizkari Berton-en ere.

Mila esker zure ekarpenarengandik, eta ez adiorik.

Besarkada bero familia osoari.

Iker eta Koldo ez ahaztu datorren Urtarrilean Herri Krossean betiko lekuan banderola eskuan.

Bilatu