Maite San Migel, Hondarribia

Sasetari omenaldia Hondarribian

Hondarribiko Paradorrean Sabino Arana Fundazioak antolatu zuen hitzaldi bat PNVren babespean, otsailaren 23an, Kandido Saseta komandantearen heriotzaren urtemugan, duela 86 urte Areces izeneko herrian, Asturiesen, gertatutakoa.

Hona hemen Paradorrean egon zen hiritar baten gogoeta hitzaldian zegoenean:

–Zure inguruko hitzaldi batean egon naiz, Kandido.

–Orduan independentzia lortu duzue ?

–Ez Kandido, oraindik ez.

–Baina ehun urte pasa dira. Erabaki duzue Espainian geratzea?

–Ez Kandido, ez digute utzi.

–Beraz, gobernuan espainiarrak daude?

–Ez Kandido, abertzaleak.

–Bueno baina nire inguruan hitz egin baduzue kultura bor-bor dagoelako da. Hitzaldia euskaraz izango zen, noski.

–Ez Kandido, espainolez.

–Nola utzi diezue espainolei nire inguruan hitzaldia antolatzen?!

–Alderdi jeltzaleak antolatu du, Kandido.

–Baina ni EAE-ANVetik gertu aritu nintzen eta! Ez dago ezkerreko abertzalerik?

–Bai Kandido, horiek aurkitu zintuzten Areceseko lur zakar horietan.

–Eta nola utzi diezue Araban golpistekin jolasean ibili ziren horiei nire inguruan hitz egiten, azkenean independentziaren alde lerrokatu ziren argiki?

–Ez, Kandido, golpistekin jolasean jarraitzen dute.

–Aizu. Ez dut ezer ulertzen.

–Nik ere ez Kandido. Barkatu.

Bilatu